domingo, 15 de diciembre de 2013

MOOC

HAUSNARKETA 1. Nola ikasten da MOOC-etan? Mooc-a online ikastaro bat da. Interneteko konexioa duen edozein gailuarekin egin dezakegu lan ikastaro honetan eguneko edozein momentuan. Gainera, ikasleak dira protagonista nagusienak kurtso honetan. Material osagarria aurkituko dugu, hala nola, bideoak metodologia azaltzen eta bibliografia gure lanak hobeto betetzeko. Bestalde, talde lana sustatzeko oso aproposa da kurtso hau, ikasleek beste ikasleekin interakzionatu ahal dutelako eta dauzkaten zalantzak euren artean argitzeko. 2. Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko? Mooc bat arraskatsua izateko, ikasleen interesa sortzen duten edukiak jorratu behar dute. Horretarako eduki aproposak landu behar dira, ikasleen interesa pizten dutena. Gainera, Mooc batek hainbat ezaugarri izan ahal ditu eta edozein adinarentzat egon ahal zuzenduta. Aurreko galderan esan dudan bezala, ikastaro hau edozein lekutik egin ahal da Interneteko konexio baldin badu. Honek suposatzen du, ikasleek eguneko edozein momentutan egin ahal dutela, ordutegi finkoak alde batzera utzita. Nire ustez, proposatzen diren jarduerak berritzaileak direnez, kurtso hauetan parte hartzen duten pertsonen interesa azkar pizten, ikastaroa arraskatsua biurtuz. 3. Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan? Sare sozialek betetzen duten rola oso garrantzitsua da. Beste ikasleekin modu erraz batean interakzionatu dezakegu eta eztaabida desberdinak sortu ditzakegu gaia baten inguruan. Azkenean, iritzi desberdinak entzunda, ikasleen kritikotasuna handitzen da. Orduan, sare sozialak funtzeskoak dira honelako ikastaroetan ikasketa esanguratsu bat lortzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario