jueves, 15 de diciembre de 2011

EGIN KIROLA!!!

Nire azken sarrera honekin, blog honetan idatzitako guztia berriro esan nahi nuke. Kirola egitea oso garrantzistsua da, batez ere osasuntsua delako (neurria normaletan).
Kirola edozein adinetan praktikatu ahal da, gazteetatik zaharrenetara, bakoitzak bere neurrian. Bestalde, kirola eginez lagun pilo egiten dira. Nire kasuan futbolean jolasten 10 urte baino gehiago daramat eta denbora horretan lagun asko egin ditut, batzuk hurbilagoak besteak baino. Sozializaio gune bikaina dela uste dut, kirolaren bitartez gendea oso ondo pasatzen duelako eta eralazio afektiboak sortzen direlako.
Bestetik, guraso guztiei aholkatuko diot bere umeei kirola egitea behartzera, baina ez haiek nahi duten kirolara bazik euren umeak erabakitzea zein kirol gustokoen duten; horretarako multikirolako extraeskolarrak daude non kirol anitz ikasten diren.
Ordun egin kasu kirola amorratu bati eta ein dedazue heziketa fisikoa, ez zarete damatuko!!
KIROLA EGIN ETA ZAINDU GORPUTZAK!!!
 

Aldizkari birtualak

Sarrera honekin, interneten aurkitzen diren aldizkarietaz hitz egingo dut. Gaur egun, internet-en aldizkaria irakurtzea oso normala da eta hori ikusita kirolezko aldizkariak ere euren web gune pertsonalak  egin dituzte.
Bakoitzak beraien kronikak jartzen ditue edo kirolaren munduan gertatutako azken berrien albisteak nabarmentzen dira.
Nire ustez, nahiko ondo dago. Nik asko erabiltzen ditit mota hauetako aldizkariak, batez ere, azken berriei buruz informatzeko eta egongo diren ekiltaldiei buruz jakiteko. Gainera,  ia orduro eguneratzen da web gunea, informazio berria etengabe sartzen.
Hona hemen web gune batzueen link-ak; espero dut baliogarriak izateko zuentzako, batez ere, kirola amorratuentzat:
  1. http://www.marca.com/
  2. http://www.as.com/
  3. http://www.elmundodeportivo.com/

Troka

Troka multiabenturazko enpresa bat da, non kanpoko kirolak egiten diren (surf, bodyboard, eskalada, ...). Gorlizen aurki dezakegu eta zerbitzu bikainak ditu. Aterpetxe bat du, non lotan geratu ahal zaren eta jantoki bat duenez, ere jaten geldi zaitezke.
                               
Bestetik, ekintzak daude. Goiz zein arratsaldez egin ahal dira eta normalean bi aktibitate egiteko denbora ematen du. Parethartzaileen segurtasuna da Trokaren lelo nagusiena eta horrela partehartzaileek ez dute izango eragozpenik, material ona dutelako ( kaskoak, arnesak, ...)
Batez ere, umeak doaz Trokara aktibitateka egitera. Eskolak errserbaru egiten ditu egunak eta haiek hara doaz erreserbatutako kirolak egitera.
Udan programa desberdinak aurkitzen dira: koloniak, udalekuak, surf kamp,... Programa bakoitzak bere ardura dauka eta bakoitzen gauzak desberdinak egiten, ainen arabera.
Hemen usten dizuet Troka web gunearen link-a, norbait ikusi nahi badu eta aktibitateetaz informatu nahi baduen: http://www.troka.com/

Kirola hirugarren adinean

Hirugarren adinak ere kirola praktika dezake. Egia esanda, kirola gomendagarria da adin guztientzat oso onuragarria eta osasuntsua delako. Orduan hurrengo sarrera honetan, kirol desbedinak izendatuko ditut non hirugarren adinetakoak praktikatu dezaketen:

Gimnasiako ariketak: gorputza mugitzeko oso aproposa zeren eta atal guztiak mugitzen diren. Batzutan aspergarria izan ahal da.


Ibiltzea: ibiltzea oso osasuntsua da, batez ere pisua kentzeko. Gainera ez du estresa sortzen eta bihotzerako ezin hobeagoa da, erritmo kardiakoa zainduz. Kirol honekin gure motrizitatea hobesten da eta oreka irabazten dugu. Eremu lauetan gomendagarria da ibiltzea ez jausteko eta minak ez hartzeko.












Igeriketa: ezinbestekoa da gure arnasketa erritmoa mantenzteko eta hobetzeko. Gure muskulu guztiak martxan jartzen dira eta koordinazioa eta indarra sortarazten digu. Gaitz asko sahiesteko onuragarria dira eta lesioa baten ostean, igerian egiten badazu zonalde hori sendotzeko balio du.

Bossa ball

Hona hemen aurkitu dugun kirol mota bat. Bossa ball deitzen da eta kirola desbedinak ditu bere barnean. Futbola, volleybola, gimnasia eta capoeira hartzen ditu eredutzat kirola honek eta tranpolinetan eta puzgarrietan jolasten da. Puzgarri erdian tranpolina dago, jauziak egiteko. Pilota puzgarrian jotzen badu , tantoa izango da. Hona hemen bideo bat ikusteko nola jolasten den.
Espero dut bideo zuen gustokoa izan dela.

Pilates

XX. mendean sorturiko kirol hau garapen mentala zein fisikoa neurtzen ditu. Joseph Hubertus Pilates-ek asmaturiko kirola hau, heziketa fisikoaren, traumatologiaren eta yogaren jakintzak batzen ditu, arnasketa eta erlaxazioa kontuan hartuz.
Gaur egun pilates-a asko praktikatzen da polikiroldegietan. Gendea asko aste da kirol honekin batez ere gorputzeko kontrola lortzen delako eta teknika erlaxanteak dituelako.
Pilates ariketak, batez ere, mugimendu kontrolatuetan, eta konszienteko eta koordinatuki egindako mugimenduetan oinarritzen da. Ariketa hauen bitartez, buruak gaitzak aurkitzen ditu eta hauei aurre egiteko prestatzen da mentalki.

KORRIKA!!!

Korrika, euskararen alde egiten den lasterketa da, Euskal Herri osoan zehar. Bi urtez behin egiten den martxa da eta Euskal Herria bi asteetan zehar zeharkatzen duena. Ibilbidea beti aldatzen da, hasierako lekua eta amaierako lekua, baina gutxi gorabehera 2.300km inguru egiten dira. Lekukoa deitzen zaion makiltxo bat eskutik eskura pasatzen da. Lekukoa daraman pertsonak kilometro bat egiten du eta hurrengoari pasatzen zaio, horrela kilometro guztiak bete hartu. Kilometro bakoitzek erakunde desberdinak erosten dute eta diru horrekin eskararen laguntzarako izango da.
Milaka eskauldun parte hartzen dute martxa polit honetan. Lehenengo korrika 1980. urtean izan zen eta azkenengoa urte honetan 2011.
Helmugara iristen denean, ekitaldi kulturalak (kontzertuak, hitzaldiak, ...) egiten dira.

            

Artista: bai edo ez?

Ikusi hurrengo bideoa. Agertzen den gizona Remi Gaillard deitzen da. Gizon honek txantxa ugari egiten ditu Frantzian eta horregatik fama hartu du. Nire asmoa da ikuste zelako bikaina den baloia jotzen (ez da futbolaria) eta horrela konturatze gendea kualitate batzuk dauzkala hezkuntza sistemak ez duena irakasten. Ikusiko duzuenez gizon hau ikusgarria dela eta bakoitzak daukan kualideekin zeozer egin ahal dela. Orduan, nik animatzen zaituzte zuen baliokizunak praktikatzera!! Animo!!




Jolas-orduak

Umeei gehien gustatzen zaigun denbora klasean gaudean. Hantxe guk nahi duguna egin dezakegu eta gehienak kirola egiten dugu edo ez ahal inork jolastu futbolera jolas-orduan? edo zelai errera?
Hezkuntzan jolas-orduak ezinbestekoak dira, zeren eta leku bikainak dira non umeak garatzen duten aspektuak euren bizitzarako baliogarriak izan diren.
Sozializatzeko leku aproposa da lagun asko egiten direlako eta beste umeengandik ikasten delako. Bestalde, ekintza ugari egiten dira, hala nola, jolasak, kirolak, .... horrek umeen koordinazioa eta malgutasuna lantzea dakar.
Nire ustez, jolas-orduak garrantzitsuak dira hezkuntzan zeren eta umeak hantze aske bizi dira eta gero gogotsu egingo diote berriro lanari. Guztiok dakigunez, atsedenaldia ezinbestekoa dela energiekin laneri egiteko.

OLINPIADAK

Olinpiadak dira kirolaren munduan egiten diren eginkizun handiaena. Hantxe kirolari profesional ugari euren baliabideak erakusten dituzten bere kiroletan.
Olinpiaden historia Atenasen oinarritzen da. Jainkoak jolas hauek sortu zutela esaten da eta horregatik Olinpiada izenaz esagutzen da, Olinpian sortu zelako. Eboluzio izugarria izan duen gertakaria izan da; alde batetik kirola desberdinak sartzen eta kentzen joan dira eta bestetik, partehartzaileen kopurua handitzen doan urte batzuetaik besteera. Emakumeen lehen partehartzea debekatuta zuten baina gaur egun arauak aldatu egin dira eta modu normalean aritzen dira joku hauten.
Olinpiadak lau urtero gauzatzen dira herrialde desbedinetan. Azkena 2008an izan zen Beijing-en, Txinan eta hurrengo urtean, 2012 an Londresen egingo dira.
Olinpiadak oso ikusgarriak dira eta mundu guztietako gendea ikustera joaten da, batez ere hasierako zeremonia non suzko zuzia eramaten den eta gero egiten den espektakulua. Aldez aurretik, zuzi hori kontinente guztiak zeharkatzen ditu bere helmugara iritsi arte.
                                                  

Lehen esan dudan bezala, kirola anitz egiten diren joku hauetan: futbola, igeriketa, hockey, saskibaloia, atletismo, .... Baina joku bakoitzak bere gran proba du eta Olinpiadetan atletismoko 100ak dira gehien ikusten den proba.
                             

Goal ball

Hurrengo sarreran kirol adaptatu bati buruz mintzatu naiz, Goal Ball-a. Kirola hau ezgaitasun fisikoentzat oinarriturik dago, batez, ere itsu dauden pertsonentzat. Zelaia 18m luzera bider 9m zabalera izango du, eta zabalera bakoitzena portariak egongo dira non 9m metro neurtzen duten, zabalera bezala.
                   
Partehartzaileak begiak estalitatu izango dituzte eta pilota kasbilo batzuez beteta izango ditu, pilotaren mugimendua entzuteko. Porteria batetik bestera bota behar da pilota eta sartzen bada gola izango da. Gehien gol sartzen duen ekipoa irabaziko du partidua. Paraolinpiaden kirola da Goal Ball-a.
Hemen duzu bideoa bat ikusteko nola jolasten den:
Espero dut zuen gustokoa izatea!!!

KIROLEZKO BIDEOJOKOAK

Gaur egun, kirol hitza esatean ez da soilik ariketa fisikoa egitea, beste baliabideak daudelako.
Bideojokoen munduan kirolezko jolas anitz aurki ditzakegu; nik bereiziki jolas batetaz hitz egingo dizuet: FIFA.
                                    
Jolas hau futbolezko rekunde ofiziala babesten eta sortzen du. Munduko ekipo guztien lizentziak dituztelarik, zure gustoko taldearekin jolas dezakezu. Futbolezko simuladore honen bitartez, partiduak jolastu, ligak, kopak,...jolastu ahal dira, ekipo nahiz selekzioekin. FIFA XX.mende amaieratik sortu da eta urteak pasatu ahala eboluzio ikaragarria izan du bai grafikoki bai jolasteko moduaren aldetik.
Jolas honen bitartez, futbolezko hainbat termino ikasi dezakegu, hala nola, jokoz kanpo bat zer den. Bestetik bakakrik edo lagunekin jolasteko aproposa da eta kirolik praktikatu ezin diren egunetan aproposa da zure gustoko "hobby"-a praktikatzeko eta ondo pastzeko lagunekin.
                                        

Urdulizko Antsonekoa Futbol Kirol Taldea

Nire blog honetan, sarreratxo bat egin izan nahi diot nire futbol aretoko ekipoari. Urdulizko Antsonekoa F.K.T. du izena eta duela 10 urte sortua izan zen Urdulizko kirolari batzuen bitartez. Iparralde polikiroldegian du bere zelaia eta pixkanaka-pixkanaka ekipo konpetitibo bat sortzen ari da. Lehen aurretik, Urdulizko jendea soilik jolastu ahal zuen baina kanpoko jendea jolastu nahi zuenez, azkenean jende guztia jolasteko aukera dauka. Eskazten diren gauzak bakarrak ekipoan sartzeko hauek dira: futbol aretoa gustuko izatea, ikasteko prest egotea eta entrenamenduetara joatea. Ni nahiko pozik nago jolasten, batez ere, jende bikaina dagoelako ekipoan eta horrek gogotsu parte hatzeko suspertzen duelako. Hona hemen gure argazkia eta helbidea. ANIMATU ZAITEZTE ETORTZERA!!!
 
http://antsonekoa.galeon.com/

Herri kirolak

Guztiok dakizuenez, gure Autonomia Erkidegoan aritzen den kirola famatuenaetarikoak herri kirolak direla.
Herri kirolak baserritarrak beraien arteko apustuen bidez sortu ziren. Gaur egun, bakoitzak bere komitea dauka eta gehienak profesionalak dira. Orduan meendeetan zehar asko eboluzionatu dira. Orain herri kirolak desbedinak izendatuko ditut (bakarrik adierazgarrienka):
  1. Esku pilota: frontoi baten kontra eskuarekin pilota bati eman behar zaio. Pilota bi bote edo kanpora doanean puntua ematen da eta gehien puntu lortzen duena irabazle izango da. Modalitate desbedinak aurki ditzakegu: banaka, binaka eta lau t´erdia.
  2. Pala: eskupilotaren jokarea berdina baina pala batzuekin jolasten da. Bi motako pilotak daude: larruzkoa eta gomazkoa.
  3. Zesta punta: aurreko kirolen antzekoa baina zesta moduko tresna jartzen da eskuan non pilota hartu ahal den frontoiaren kontra botatzeko.
  4. Harri jasoketa: tradiziozko proba honetan, harri batzuk jaso behar dira. Harriek pisu bdesbedinak dituzte eta denbora tarte batean harria gehiagotan altzatzen duena irabazlea izango da.
  5. Zezen probak: proba honek izugarrizko segida du euskaldunen artean. Bi zezen harri pisutsu bat leku batetim bestera eraman behar dute. Horretarako denbora tarte bat emango da, eta gehien metro egiten dituena irabazle.
  6. Estropadak: itsasona eginiko proba da. Trainerak dira eta arraunlariak leku batetik bestera joan behar dira ahalik eta azkarren. La Concha dugu probarik famatuena.

Batez ere, herri kirolen munduan apustua nabarmena da. Hemen, Euskal Herrian, apustuzale fama daukagu eta horregatik kirol hauen bitartez dirua jokatzen da.

Extra-eskolarrak

Gaur extra eskolarrei buruz hitz egingo dizuet. Lehenik eta behin esan beharra dut begiralea naizela eta ikastola desberdinetan klaseak ematen ditudala. Nire ustez, extra eskolarrak bikainak dira; alde batetik umeak oso ondo pastzen dutelako eta beste aldetik, kirol desberdinak praktikatzeko aukera dutela. Extra eskolar mota asko daude: multikirola, xakea, dantza, tenis, ... baina batekin gelditu behar banintza, hori multikirola izan litzake.
Multikirola, bere izena esaten duen bezala, kirola anitz egiten dira. Honek zer suposatzen du, kirolari amorratya den umea kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izan duela eta horrek bere ezagutza maila handiagotuko du, zeren eta gaur egun mutilek bakarik dakite futnolera jolasten eta neskak dantzan.
Horrela, ekintza hauen bitarztez, umeari beste perspektiba bat irakatsiko diogu eta berak gustokoen duen kirola praktikatu ahal izan du.
                                            

Azkenik esan beharra daukat, umeak oso ondo pastzen dutela ekintza hauek praktikatuz eta lagun asko egietn direla. Hilabetean behin, topaketak egiten dira leku batean, eta konkretuago praktikatuko dute kirola hori.

kirola osasuntsua

Guztiok gure buruari galdera hau esaten diogu: osasuntsua da kirola egitea?
Ikerketa ugari egon dira galdera honen inguruan, eta mediku gehienek kirola egitea ezinbestekoa del aesaten dute. Batez ere, kirolaren bitartez beharrezko aktibitate fisikoa egiten da eta horrek gure organismoarako bikaina da. Kirola egitea onura asko dakar: gorputzeko minak sahiestea, arnasa hobeto hartzea, obesitatea sahiestea, autoestima igotzea, etab.

Horretarako kirola egiteko gomendatzen da, baina neurri batean. Kirola anitz egiten bada, mintzeko posibilitateak egon ahala dira, baina neurri kontrolatu batean egiten bada onuragarria izan da guretzako.